XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beha ezazu ibaibidearen marrazkia eta kalkula zenbat aldiz itzultzen den ibaira erabilitako ura.

Ibaira berriro botatzen diren urak zikinak eta kutsatuak egoten dira.

Ibaian arrain eta beste animalia asko bizi da, ur garbia behar dutenak.

Zenbait substantzia kaltegarriri aurre egin dezaiokete animalia hauek.

Ibaian izaten dira animalia eta landare mikroskopikoak ura garbitzen dutenak.

Honako honetan saiatu behar da ibaia berez garbi dadin: Ohizko emaria izan dezala beti.

Deuseztatu ditzakeen substantzia kaltegarri baino gehiago ez dezala izan.

Sarritan ibaiaren ur-emaria asko urritzen da, ibaiak naturalki hartzen duen ura baino gehiago ateratzen delako.

Sarritan, ibaiak garbi ditzakeen baino substantzia kaltegarri gehiago botatzen da uretara.

Honelakoetan neurri zehatzak hartu behar izaten dira ibaia deskutsatzeko; bestela hil egingo lirateke ibaiko animalia eta organismo bizidunak: ibai hila izango litzateke.

Beraz, ibaia hil ez dadin, urak artifizialki garbitu behar dira, oin araztaileetan.